Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez

Helburuak

Esan genezake Noeren ontzia izan zela historiako lehenengo bizitoki autonomoa, ustez 150 egun egin zituelako lurrik zapaldu gabe. Bide beretik, proiektu honen helburua ere eraikin autonomo bat eraikitzea izango da, eraikin bateko uraren zirkuitu integrala aztertu eta ahalik eta modurik efiziente eta jasangarrienean erabiliz.

Ura derrigorrezkoa da garapen jasangarri bat izateko eta nahitaezkoa garapen sozioekonomikoa emateko, energia eta elikagaien sorkuntzarako, ekosistema osasungarriak izateko eta gizadi berberaren biziraupenarentzako ezinbesteko. Urak lotura handia du ere klima aldaketarekin eta erabakigarria da gizarte eta naturaren arteko loturan.

Urari buruz ari garenean eskubideez hitz egiten ari gara. Munduko biztanleria etengabe goraka doan bitartean, are eta garrantzi handiagoa hartzen du, behar komertzialen eta komunitateak garatzeko ezinbestekoak diren ur-baliabideen arteko banaketa orekatuak.

Gizateriaren garapenerako ezinbestekoa da ura eta saneamendu sistema egoki bat edukitzea. Bi sistema hauek derrigorrezkotzat jotzen dira osasun mailaren, hezkuntzaren eta garapen ekonomikoaren gorakada bat sustatzeko mundu mailan.

Uraren zikloa, nazioarteko kezka

2015ean Nazio Batuen Erakundeak Garapen Jasangarrirako Helburuak (Sustainable Development Goals ingelesez, Objetivos de Desarrollo Sostenible gazteleraz) ekimena abiatu zuen pobrezia errotik ezabatu, gure planeta babestu eta guztiontzako ongizatea bermatzeko asmoz. Ekimenak bere baitan 169 helmuga zehatz biltzen ditu, 17 helburu orokorretan antolaturik. Den denak Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan jasota daude. Milurtekorako Garapen Helburuen ondorengoa den plan honen 2015-2030 eperako balioa du.

Helburu orokor hauetatik, aurkezten den proiektuak 6.a eta 11.a lantze ditu modu zuzen eta aktiboan.

Proiektuaren helburu zehatzak

Proiektuaren helburua eraikin bateko uraren zirkuitu integrala aztertzea izango da eta ahalik eta modurik efiziente eta jasangarrienean erabiltzea. Honetarako beheko irudian azaltzen den moduko eskema baten bideragarritasuna aztertuko da, ondoren martxan jartzeko benetako eraikin batean.

  1. Eraikinaren estalkian jasotako euri ura ur-andel batera bideratuko da eta bertan dagokion UV tratamendua emango zaio
  2. ura dutxara, harraskara eta komunera bideratuko da baina ez du kontsumorako balio (gaur egun Espainiar estatuko legediak ez du halakorik baimentzen, baina lurralde garatuagoetan hau egiteko ez da arazo legalik)
  3. eraikineko hondakinen saneamendu banatua egingo da, hondakin likidoak eta solidoak behar bezala banatuz (komunaren kasuan komun lehorra erabili beharko da):
    1. likidoak: ur zikinak fitodepurazio bidez tratatuko dira
    2. solidoak (gorotzak): hauekin zer egin ikerketa lerro bat izango da, aukera desberdinak baitaude berau konpostatzeko (zizareak…)
  4. edonola ere bi kasuetan hiriko parkeak ureztatzeko eta ongarriztatzeko erabil daitezke.

%d bloggers like this: