Proiektuaren Helburuak
Karga-horma bukatzear
Hormigoi zelularrezko blokez eraikitzen ari garen itxitura bukatzear gara jada. Lana uste baina gehiago luzatu zaigu baina datorren astean galandaren blokeak kokatzeko asmoa dugu. Prozesuan zehar asko ikasi dugu, material honekin lan egin dugun lehenengo aldia delako. Oraingoz behintzat, hormigoi zelularraren balorazio oso ona dugu. Segidan, prozesuaren zenbait argazki eta bideo:
Kimubat enpresakoen bisita Noeren etxera
Kimubat paisajismo eta lorezaintzan lan egiten duen Azpeitiako enpresa bat da. Bere jardueraren barnean K1 arazketa sistema garatu dute, landarren bidez etxebizitzetako urak depuratzen dituen sistema. Honetarako gainera bertako landare bat erabiltzen dute, Phragmites-a. Urrian Kimubat-en egoitzan izan ginen, bertan muntatuta duten sistemaren ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzen. Asteazkenean berriz, enpresako Iker Goikoetxea eta Mitxel Igarataundi…
Follow My Blog
Get new content delivered directly to your inbox.