Hormigoi zelularrezko blokez eraikitzen ari garen itxitura bukatzear gara jada. Lana uste baina gehiago luzatu zaigu baina datorren astean galandaren blokeak kokatzeko asmoa dugu. Prozesuan zehar asko ikasi dugu, material honekin lan egin dugun lehenengo aldia delako. Oraingoz behintzat, hormigoi zelularraren balorazio oso ona dugu. Segidan, prozesuaren zenbait argazki eta bideo:
Author Archives: noerenetxea
Kimubat enpresakoen bisita Noeren etxera
Kimubat paisajismo eta lorezaintzan lan egiten duen Azpeitiako enpresa bat da. Bere jardueraren barnean K1 arazketa sistema garatu dute, landarren bidez etxebizitzetako urak depuratzen dituen sistema. Honetarako gainera bertako landare bat erabiltzen dute, Phragmites-a. Urrian Kimubat-en egoitzan izan ginen, bertan muntatuta duten sistemaren ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutzen. Asteazkenean berriz, enpresako Iker Goikoetxea eta Mitxel IgarataundiIrakurtzen jarraitu “Kimubat enpresakoen bisita Noeren etxera”
Itxituraren horma abian
Noeren etxearen itxitura eraikitzen hasi gara. Itxitura hainbat geruza desberdinez osaturik izango da eta lehenengoa hormigoi zelularrezko blokez osaturiko karga horma izango da. Hormigoi zelularra oso material berezia da, gure inguruan oso erabilia ez dena. Silize-harea, zementua, karea eta espantsio eragile bat elkartuz sortzen den material minerala da eta dentsitate desberdinetan aurki daiteke (350 kg/m3Irakurtzen jarraitu “Itxituraren horma abian”
Euri ura erabiltzen duen instalakuntza pilotua
Usurbilgo Lanbide Eskolako Efizientzia energetikoa eta eguzki energi termikoa zikloaren 2. mailako ikasleek euri ura probestuko duten instalazio bat muntatu dute bertako B eraikuntzan. Instalazio honek euri ura metatuko du eta gero komunetako tangak betetzeko erabiliko du. Muntaketa test modura erabiliko da NOEREN ETXEA proiekturako. Eskolako instalazioa gauzatzeko B eraikuntzaren euri uren zorrotena bat hartuIrakurtzen jarraitu “Euri ura erabiltzen duen instalakuntza pilotua”
Noeren etxearen egitura martxan
Eraikinaren egitura Eraikinaren egitura honako elementuek osatzen dute: EGITURA BERTIKALA hormigoi armatuzko bi zutabe (gorriz) hormigoi zelularrezko karga-horma perimetrala ESTALKIAREN EGITURA zutabeetan bermatutako egur laminatuzko habea egurrezko gapirioak Eraikinaren zimentazioa Eraikinaren zimentazioa iaz osatu genuen Lanbide-ren laguntzarekin antolatutako Fabrika eta estalkietako igeltserotzako eragiketa osagarriak ikastaroko ikasleekin. Zutabeen azpian zapata bakunak daude eta karga-hormen azpian zapataIrakurtzen jarraitu “Noeren etxearen egitura martxan”